1 – Urtxintxak oihanian
Jauzika,
Aldaxkatik aldaxkara…
« Zuk erradazu, ama
Zendako
Ez diren erortzen lurrerat ?… »
(Refrain) « Nik ere nahi nuke izan
Urtxintxa bezala !
Hain gora, hain trebe,
Izaiteko libre !… »
2 – Urtxintxak oihanian
Zintzilik,
Buruz behera buztanetik !…
« Zuk erradazu, ama,
Zendako
Ez duten buruko minik ?.. »
3 – Urtxintxak oihanian
Karruxkaz,
Neguko bildu intzaurrekin…
« Zuk erradazu, ama,
Zendako
Ez dezakedan egin berdin?.. »










