(Refrain) Aita-semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan.
Aita-semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan.
1 – Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
Berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.
2 – Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
Eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.
3 – Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
Ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.
4 – Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
Ez zaigu hilgo Euskal Herria
ni bizi naizen artean.











