1 – Gazte gaztetandikan
Herritik kanpora,
Estrajeria aldean
Pasa det denbora. (Bis).
2 – Herrialde guztietan
Toki onak badira,
Baina bihotzak dio:
“zoaz Euskal Herrira”. (Bis)
3 – Lur maitea hemen uztea
da negargarria.
Hemen gelditzen dira
Ama ta herria. (Bis)
4 – Urez noa ikustera,
Bai, mundu berria;
Oraintxe bai naizela,
Errukigarria. (Bis).
5 – Agur nere bihotzeko
Amatxo maitea!
Laster etorriko naiz
Kontsola zaitea. (Bis)
6 – Jaungoikoak nahi badu
Ni urez joatea;
Ama zertarako da
Negar egitea? (Bis)











