1 – Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin,
senarrak bazituen
larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin.
2 – Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori?
hartu ta leihotikan
jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik.
3 – Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori,
pazientziz pasa itzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi.
4 – Debruak daramala
interesatua,
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua.









