1 – Pottoka mendian jauzika ibilki
Buztana airean salbaia iduri
Ezin harrapatuz Txomin da erori
Pottoka nausi da gure gizonari.
2 – Denboran pottokak ez emaiten sosa
Ez zuen ez egiten Parisen afera
Neuilly-n ibiltzeko ez zuen usain ona
Adixkidendako ez aski ederra.
3 – Txominek menditik jautsi du pottoka
Ileak mozturik pentzetan emana
Egun guziez hartzen bere sukrea
Iduri du orai Vincennes-en sortua.












