(Refrain) Pintto Pintto
Gure zakurra da ta,
Pintto Pintto
Bere izena du.
1 – Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.
2 – Belarriak luze
isatsa jostakin.
Kalera irteteko
beti presarekin.
3 – Gure txakurtxoa
ez da ehiztaria.
Bere lagun ditu
txoritxo guztiak.
4 – Zaunkaka hastean
gaiztoa dirudi
Exakatu ezkero
doa beti ihesi.
5 – Saguak harrapatzen
trebea ez dugu.
Haiek ikustean
ihes egiten du.
6 – Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.











