Aller au contenu

Paroles de

Nere etorrera lur maitera

1 – Hara, nun diran mendi maiteakhara, nun diran zelaiak !baserri eder zuri-zuriak,iturri eta ibaiak.Hendaian nago zoraturikanzabal-zabalik begiak.Hara, Euskalerri, lur hoberikanez da Europa guztian !…

Appréciation Pas encore de vote
Difficulté Pas encore de vote
Proposer un chant

1 – Hara, nun diran mendi maiteak
hara, nun diran zelaiak !
baserri eder zuri-zuriak,
iturri eta ibaiak.
Hendaian nago zoraturikan
zabal-zabalik begiak.
Hara, Euskalerri, lur hoberikan
ez da Europa guztian !

2 – Oi, Euskal Herri, eder maitea,
Hara, hemen zure semea.
Bere lurrari muin ematera
beste gabe etorria !
Zuregatikan emango nuke
pozik bai nere bizia,
beti zuretzat, hil arteraino,
gorputz ta arima guztia.

3 – Gero, pozik bai Donostiara,
Okendo haren lurrera.
Zeru polit hau utzi beharra,
nere anaiak, hau pena !
Irutxuloeta maitagarria,
nere tokia zu zera,
Veneziaren grazia guztiak
gaur Donostian badira.

4 – Agur, bai, agur Donostiako
nere anaia maiteak,
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan,
garbi esanaz egiak.
sudamerikan zer gertatzen dan
jakin dezaten guztiak.

Ce clic contacte YouTube : l'adresse IP peut être transmise à Google et l'autorisation est mémorisée six mois. Gérer mes cookies

La newsletter du terroir !

Plongez au cœur de la tradition du chant français

Abonnez-vous et découvrez :