Aller au contenu

Paroles de

Iruñeko ferietan

Auteur : Joanes Otsalde Traduction française 1 - Aux foires de Pampelune, Aux dernières (fêtes de la) Saint-Firmin, Cent chevaux sont arrivés d’Andalousie, en troupe, J’avais là un beau marché, Alors qu’ils…

Appréciation Pas encore de vote
Difficulté Pas encore de vote
Proposer un chant

11 – «Horixe da behor txarra,
Eta bertzalde xaharra,
Hortan gastatu dautazu familiako beharra ?
Bi sosetan sal nintzazke
Zaldia eta senarra !».

12 – «Ixilik zaude, andrea;
Joan ez dakidan zaldia !
Bele eta arranoak bortatik daude guardia,
Otoi, hil zazu argia,
Hunat ez diten abia».

13 – «Ixilik zaude zu ere,
Gezurrik kondatu gabe,
Bele eta arranorik bortan ez baita batere:
Eginak gira gu ere
Estofa on baten jabe».

14 – Plazan zutenean ikusi,
Nahi zautaten erosi;
Tratuan bainitzen hasi, ez zuten emaiten aski;
Ez nuen eskutik utzi,
Ume bat behar du hazi.

15 – Jinen den ume berria,
Behor edo zamaria,
Eginen baitut guardia, denez ama iduria;
Heldu bada handia,
Oi zer primako zaldia !

1 – Iruñeko ferietan
Iragan San Ferminetan,
Ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan;
Merkatu eder bat zautan,
Zaudelarik bi lerrotan.

2 – Bat zen pikarta-xuria;
Hartan bota dut begia.
Andaluzak egin zautan bi untz-urreren galdia,
Eskain orduko erdia,
«Harzak, hire duk zaldia».

3 – Han nintzen harrapatua,
Aginduaz dolutua:
Urruntzeko izan banu hirur arditen lekua…!
Gizonez inguratua,
Iduri preso hartua.

4 – Zeruko Jainko Jaun ona !
Zerk ekarri nu ni huna ?
Andaluz bat zazpi urtez presondegian egona,
Laburzki mintzo zautana:
«Konda niri hitzemana».

5 – «Jauna, nahi dut pagatu,
Bainan lehenik miratu».
«Zaldiaren miratzeko denborarikan ez duzu;
Orai soma kondazazu,
Gero miratuko duzu».

6 – Han nintzan plaza betean,
Jende ainitzen artean:
Gogoeta hau egin nuen orduko estremitatean:
Bertze nunbait pasa niro
Jaun hori puñal batean.

7 – Eman orduko kondua,
Eztitzen hasi mundua.
Garistutik hartu nuen delako behor mainkua,
Emanik behar dirua,
Hustu bainuen lekua.

8 – Utzirik bide ederra,
Hartu dut oihan bazterra:
Zaldia nuen desferra, begi batetik okerra:
Usu soinatzen kitarra,
Uztularekin uzkerra.

9 – Belategiko bentetan
Pasatu nintzan andetan;
Ahal bezala arribatu Urdazubiko errekan.
Zaldia sartu partetan,
Atera nuen kordetan.

10 – Nunbaitik argi aldera,
Arribatzen niz etxera.
Nere endrea etorri zaut argiarekin atera;
Jarri behorrari beha,
Ez baitzen kontent sobera.

Ce clic contacte YouTube : l'adresse IP peut être transmise à Google et l'autorisation est mémorisée six mois. Gérer mes cookies

La newsletter du terroir !

Plongez au cœur de la tradition du chant français

Abonnez-vous et découvrez :