Aller au contenu

Paroles de

Goizean goiz jeikirik

1 – Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,Urera joan ninduzun pegarra harturik. 2 – Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotikHeia nahi nuenez urera lagunik. 3…

Appréciation Pas encore de vote
Difficulté Pas encore de vote
Proposer un chant

1 – Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,
Urera joan ninduzun pegarra harturik.

2 – Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotik
Heia nahi nuenez urera lagunik.

3 – Nik ez nuela nahi aurera lagunik,
Aita beha zagola salako leihotik.

4 – Aita beha zagola, ezetz errangatik,
Pegarra joan zerautan besotik harturik.

5 – Urera ginenian, biak buruz buru,
Galdigin zautan ere: -“Zonbat urte tuzu?”

6 – -“Hamasei… hamazazpi orain’ez konplitu
Zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu.

7 – Etxerat itzultzeko nik dutan beldurra,
Ez jakin nola pentsa amari gezurra!”

8 – -“Neskatxa, nahi duzu nik erakuts zuri
Etxerat etortzean zer erran amari?”

9 – “Urzo xuri pollit bat, gabaz dabilana,
Hark ura zikindurik, egotu naiz, ama.”

10 – -“Dakigunaz geroztik zer erran amari,
Dugun pegarra pausa, gaitezen liberti.”

La newsletter du terroir !

Plongez au cœur de la tradition du chant français

Abonnez-vous et découvrez :