1 – Udazkenean mendiak
Urtxoen eho tokiak,
Sare eta ihizlariak
Alde guzitan gordeak
Berdin ditugu etsaiak
Gordagian jarriak
Gure seme ta alaben…
Oi ebasleak !
(Refrain) Eki eder sutan bero
Euskaldun bihotzak oro
Gudukari diten gero
Bilaka gua egunero
2 – Su pindarraren indarra
Duelarik sortzen su garra
Preso ezarri gatua
Nola den amorratua
Berdin dira euskaldunak
Gizonak hoberenak
Baina agertzen zimizta
Ziztatu eta.
3 – Bururatu da guretzat
Ilusionen denbora
Jaun haundi bat Parisetik
Jinen zela salbatzera !
Nunbaiteko zeruetan
Balin bada jainkorik
Guk ez dugu sinetsiko
Nagusi denik !
4 – Gizon enganatzailea
Itxuraz baita zintzoa
Aberatsekin dabila
Ederra dauka mintzoa
Harek du deliberatzen
Gure ongia zer den
Guk azala, harek mamia
Digularik jaten.













