1 – Hau da egün eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.
(Refrain) Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
2 – Gaü beltz ta sakonetik
Jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
Usu hitaz berantetsitürik.
3 – Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure aiduru
Ez gal aboro denbora
Hiskor beitago amodioa
4 – Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.











