(Refrain) Furra, furra, fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukua.
1 – Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
bainan nik badaezpada
egin dut puzkerra.
2 – Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez,
orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.
3 – Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi lehoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantsei holakorik
gertatu zitzaion.
4 – Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.











