(Refrain) Gora ta gora beti,
bai gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi. (bis)
1 – Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala.
Konformatzen ez bagasa ze pekatu mortala !
2 – Gurea ez da bizi-modu normala,
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable euskaldunon jornala.
3 – Munduan ezin bizi diteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen olioa ez da postre formala.
4 – Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera hortxe bere itzala.
5 – Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago. Hori da printzipala.










