1 – Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,
Urera joan ninduzun pegarra harturik.
2 – Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotik
Heia nahi nuenez urera lagunik.
3 – Nik ez nuela nahi aurera lagunik,
Aita beha zagola salako leihotik.
4 – Aita beha zagola, ezetz errangatik,
Pegarra joan zerautan besotik harturik.
5 – Urera ginenian, biak buruz buru,
Galdigin zautan ere: -“Zonbat urte tuzu?”
6 – -“Hamasei… hamazazpi orain’ez konplitu
Zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu.
7 – Etxerat itzultzeko nik dutan beldurra,
Ez jakin nola pentsa amari gezurra!”
8 – -“Neskatxa, nahi duzu nik erakuts zuri
Etxerat etortzean zer erran amari?”
9 – “Urzo xuri pollit bat, gabaz dabilana,
Hark ura zikindurik, egotu naiz, ama.”
10 – -“Dakigunaz geroztik zer erran amari,
Dugun pegarra pausa, gaitezen liberti.”











