1 – Eperrak badituzü bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda eijer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün eijer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat (bis)
2 – Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade (bis)
3 – Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia! atzamanen nianez lili eijer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik eijerrena beitzaio erori (bis)
4 – Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori (bis)
5 – Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski haren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako (bis)











