Paroles de Zazpiak Oihal Batetik
1 - Mundu guztiak aditutzen du euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke ez banintz hemengotarra.
(Refrain) Enpeinatzea ez bada libre alferrik dugu indarra
hau da txoria gari tartean goseak egon beharra.
2 - Antzerki hontan lau pertsonaia ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du ostoa eta adarra.
3 - Sutan pizturik darrai oraindik sugai berriz lehengo gerra
oharkabean ez zen mintzatu Txirrita poeta zaharra.
4 - Zazpi ahizparen gai den oihala ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko utzirikan lau bestetik.
(2ème refrain) Guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla zazpiak oihal batetik
5 - Oihal bera da gure jantzia sortu gintuzten unetik
ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.
(2ème refrain) Guraizkiakin bereizi arren…
Retrouvez Zazpiak Oihal Batetik dans les catégories suivantes