1 – Euskal Herrian euskara
Hitz egiterik ez bada
Bota dezagun demokrazia zerri askara
Geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
Nola irtengo naizen plazara,
Geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara.
2 – Euskal Herri euskalduna
Irabazteko eguna
Pazientzia erre aurretik behar duguna,
Ez al dakizu euskara dela
Euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
Hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
Euskaldun egiten gaituena?












