(Refrain) Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima
1 – Esaten dizut egia
Hau ez da usategia;
Erroi artean izan nitzaden
Benetan ausartegia.
2 – Itsas aldean izarra,
Hari begira lizarra;
Euskara salbo ikusi arte
Ez dut kenduko bizarra.
3 – Kantatu zuen oilarrak,
Argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
Moztu zizkaten bularrak.
4 – Bularrak moztu zizkaten eta
Euskalerriak diotsa,
Solomu luze dultzerik gabe
Eman zaidazu bihotza.
5 – Eman zaidazu bihotza eta
Ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
Etorkizunen jabeak.










