1 – Ikusi mendizaleak
Baso eta zelaiak,
Mendi tontor gainera
Igo behar dugu.
2 – Ez nekeak, ezta bide txarrak;
Gora, gora, neska-mutilak, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
3 – Hemen mendi tontorrean,
Euskal lurren artean,
Begiak zabaldurik,
Bihotza erretan.
4 – Hain ederra, hain polita da ta,
Gora, gora Euskal Herria, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.










