1 – Agure zahar batek zion, bere etxe aurrean,
goizean goiz, lantokira irtetzen nintzanean :
Ez al dek, gazte, ikusten, gure hesola zein dan !
Desegiten ez badugu, bertan galduko gera.
(Refrain) Baina, guztiok batera, saiatu hura botatzera!
Usteltzen hasia dago ta, laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan !
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.
2 – Bainan denbora badoa, nekea zaigu hasi.
Eskuak zartatu zaizkit eta indarrek utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik
Berriz arnasa hartzeko esaigun alkarrekin :
3 – Aittona zaharra falta da bere etxe ondotik
haize txar batek hartuta eraman du hemendik.
Haur batzu ikusten ditut, eta inguraturik,
aittona zaharraren kanta nahi diet erakutsi :








