1 – Auzoan zer berri den dugun egin kantu
Zonbaiten berriekin nola ez harritu ?
Andrea errori-ta senharrak min hartu :
Mixelengo Batitak adarrak baditu.
2 – Postako andereaz zer ez da erraiten
Biziki jakintsuna daukute egiten.
Beharrez balakike eskola emaiten :
Gure letrak hasteko ditu irakurtzen.
3 – Apeza ari zaikuk prediku-alkitik
Denak beira gaitezen gormant izaitetik.
Bera nola den bizi jendeak bazakik :
Xardina utzi eta tira oilaskotik.
4 – Brentsak gure mahatsa zoin ontsa tinkatzen :
Ez da jus guti baizik patsean gelditzen :
Perzetura halere brentsari nausitzen,
Gure moltsa guziak osoki tturintzen.
5 – Herriko mutzurdinak elhe eta elhe,
Mezatik jali-ordu, jenden jorratzale :
Nehork ez galdaturik, hain zire tetele,
Mendekatzen dirade, pika eta bele…
6 – Ez nahiz heien pare guhaur bilakatu,
Hobeko dugu orai ixilik gelditu :
Ez dugu ez gezurrik kantuan sakatu :
Bainan egiak ere mugak behar ditu.









