
Paroles de Zazpi Euskal Herriek
10 - Ez bahaiz, Eskualduna, lehen bezain handi,
Apaldu gabe xutik bederen egoadi
Odolez eta fedez beti berdin garbi,
Beti tink atxikia hire Eskuarari.
11 - Zuri gaude otoitzez, Jaungoiko maitea,
Lagun zazu zerutik Eskualdun jendea.
Begira dezan beti lehengo fedea,
Zor zaizkun zuzenekin ardiets bakea.
(Refrain) Zazpi Eskual Herriek bat egin dezagun
Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun
1 - Agur eta ohore Eskual Herriari :
Lapurdi, Basa Nabar, Zibero gainari ;
Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari.
Zazpiak, bat besarka lot beitetz elgarri.
2 - Haritz eder bat bada gure mendietan,
Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian, bi alderdietan :
Hemen hiru’ta han lau bat da zazpietan.
3 - Ekalde-Iberrian noiz ote sortua ?
Lau mila urte huntan hunat aldatua ;
Hain handi eta azkar lehen izatua,
Orai gure haritza zein den murriztua !
4 - Gure haritz hau azken mende hautaraino
Zaharturik ere zen eder bezain sano.
Bere lur hoin garbian oso zagoeno
Gainetik zoakona behar zen arrano.
5 - Hi haiz, Eskual Herria, haritz hori bera,
Arrotza nausiturik moztua sobera.
Oi ! gure arbasoak, ez otoi begira
Zein goratik, garen gu jautsiak, behera.
6 - Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,
Arbasoek utziak hek irabaziak.
Guri esker Frantziak eta Espainiak
Dauzkatela dituzten eremu handiak.
7 - Mairu beltza zelarik Espainian nausi,
Nabasen Eskualdunek egin zuten jauzi.
Hek ekarri gateak han gintuen hautsi
Eta hilez bertzeak igorri ihesi.
8 - Orduan gure alde oihuz zauden oro ;
« Bere lurretan nausi Eskualduna bego,
Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero,
Deus kendu gabe dute gerizatu gogo.»
9 - Gureez gure lehen hain libro ginenak,
Ezin ahantziz gaude orduko zuzenak.
Zer ametsak ditugun, zer orhoitzapenak !
Jaungoikoak bakarrik badakizka denak.
La Newsletter du Terroir
Abonnez-vous pour recevoir chaque semaine :
- Des chants traditionnels et populaires issus de toutes les régions françaises
- Des histoires captivantes sur notre patrimoine musical et culturel
- Des informations exclusives sur les événements locaux ou l’on chante !
- Des playlists thématiques pour animer vos moments de partage et de convivialité
Retrouvez Zazpi Euskal Herriek dans les catégories suivantes
A propos du chant "Zazpi Euskal Herriek"
Paroles Gratien Adema.