Paroles « Iturengo arotza »
1 – Iturengo arotza Erramun Joakin,
Haserre omen zaude zeren dugun jakin,
Santurik ez laiteke fidatu zurekin :
San Kristobal urtuta joareak egin.
2 – Arotzak erran dio bere andreari:
« Urtu behar dinagu, ekarran Santu hori »
« Gizona zertaz hoaz? Bekatu duk hori ! »
« Etzionagu erranen sekulan nihori. »
3 – Iturengo garaile, Ramuntxo Joakin,
Hasarre omen zara zeren dudan jakin.
Kofesa zaite ongi erretorarekin :
Ez dute zer fidatu Santuek zurekin.
4 – Arotzak erran dio bere andreari :
« Begira zaion ongi joare multzoari
Soinuan bilatu ta denak zeuden ongi.
Salatu ez bagindu koinatak, ai ! Mari… »
5 – Kobrezko Santurikan inon bazarete,
Egoten al zarete hemendik aparte.
Baldin arotz horiek jakiten badute,
Joareak eiteko urtuko zaituzte.











