1 – Maritxu, nora zoaz eder galant hori
Iturrira Bartolo nahi badezu, etorri
Iturrian zer dago ? Ardotxo zuria
Biok edango degu nahi degun guztia
2 – Zoaz zu lehenago eta alde egin iturrira
zure aita jauna guri dago begira
kopeta iluna dauka inguratzen hasi da
gu ikusiz gero behar gaitu kastiga.
3 – Maritxu ez da ardoa baino zure irria
asetuko didana dudan egarria
Bartolo bare ezazu zure angustia
edan nire ezpainetik zuretzako eztia.
4 – Ilunaren beltzean ez du inor begira
ezta igarri maitearen begien distira
gauak ostentzen ditu maitale guztiak
ziur salatuko zituenak argiak.
5 – Sekretuz janzten dugu gure amodio
bi penatuen maitatzearen prezio
estaliz galduko du su honek balio
izateko errautsen doluzko adio
6 – Maritxu, nora zoaz egin duzu atzera
Egunsentiak dio noala etxera
Bakarrik utzi nauzu, banaukazu artega
joan zara iturriko uraren antzera.
7 – Maritxu, nora zoaz lore edertxo hori
urrutira Bartolo, nirekin etorri
elkarren altzotik berriro inoiz (ez) kenduak
libreak, maitatzeko inoren (ez) gatibuak.











