1 – Goizian argi hastian, ene leiho hegian,
Txori bat phausatzen da eta goratik hasten khantan.
Txori eijerra, hain alagera, entzüten haidanian,
Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.
2 – Ene txoririk maitena, zeren jin hiz ni gana,
Iratzarazi nialarik ametsik eijerrena.
Jinik haiñ goizik uste hiela baniala hanitx phena;
Ez ez, abil kontsolatzera malerusago dena.
3 – Txorittua juan düzü, ta ez arra agertü
Dolütan niz othe zaionez nik errana gaitzitü,
Goiz güzietan, ene khanberan, trixterik niz hidürü,
Nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü. »










