Paroles de Nere etorrera lur maitera
1 - Hara, nun diran mendi maiteak
hara, nun diran zelaiak !
baserri eder zuri-zuriak,
iturri eta ibaiak.
Hendaian nago zoraturikan
zabal-zabalik begiak.
Hara, Euskalerri, lur hoberikan
ez da Europa guztian !
2 - Oi, Euskal Herri, eder maitea,
Hara, hemen zure semea.
Bere lurrari muin ematera
beste gabe etorria !
Zuregatikan emango nuke
pozik bai nere bizia,
beti zuretzat, hil arteraino,
gorputz ta arima guztia.
3 - Gero, pozik bai Donostiara,
Okendo haren lurrera.
Zeru polit hau utzi beharra,
nere anaiak, hau pena !
Irutxuloeta maitagarria,
nere tokia zu zera,
Veneziaren grazia guztiak
gaur Donostian badira.
4 - Agur, bai, agur Donostiako
nere anaia maiteak,
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan,
garbi esanaz egiak.
sudamerikan zer gertatzen dan
jakin dezaten guztiak.
La Newsletter du Terroir
Abonnez-vous pour recevoir chaque semaine :
- Des chants traditionnels et populaires issus de toutes les régions françaises
- Des histoires captivantes sur notre patrimoine musical et culturel
- Des informations exclusives sur les événements locaux ou l’on chante !
- Des playlists thématiques pour animer vos moments de partage et de convivialité
Retrouvez Nere etorrera lur maitera dans les catégories suivantes