
Paroles de Maritxu
1 - Maritxu, nora zoaz eder galant hori
Iturrira Bartolo nahi badezu, etorri
Iturrian zer dago ? Ardotxo zuria
Biok edango degu nahi degun guztia
2 - Zoaz zu lehenago eta alde egin iturrira
zure aita jauna guri dago begira
kopeta iluna dauka inguratzen hasi da
gu ikusiz gero behar gaitu kastiga.
3 - Maritxu ez da ardoa baino zure irria
asetuko didana dudan egarria
Bartolo bare ezazu zure angustia
edan nire ezpainetik zuretzako eztia.
4 - Ilunaren beltzean ez du inor begira
ezta igarri maitearen begien distira
gauak ostentzen ditu maitale guztiak
ziur salatuko zituenak argiak.
5 - Sekretuz janzten dugu gure amodio
bi penatuen maitatzearen prezio
estaliz galduko du su honek balio
izateko errautsen doluzko adio
6 - Maritxu, nora zoaz egin duzu atzera
Egunsentiak dio noala etxera
Bakarrik utzi nauzu, banaukazu artega
joan zara iturriko uraren antzera.
7 - Maritxu, nora zoaz lore edertxo hori
urrutira Bartolo, nirekin etorri
elkarren altzotik berriro inoiz (ez) kenduak
libreak, maitatzeko inoren (ez) gatibuak.
La Newsletter du Terroir
Abonnez-vous pour recevoir chaque semaine :
- Des chants traditionnels et populaires issus de toutes les régions françaises
- Des histoires captivantes sur notre patrimoine musical et culturel
- Des informations exclusives sur les événements locaux ou l’on chante !
- Des playlists thématiques pour animer vos moments de partage et de convivialité
Retrouvez Maritxu dans les catégories suivantes