
Paroles de Lepoan hartu
(Refrain) La-la-ra
La-la-ra la-la-la-ra
Lepoan hartu ta segi aurrera !
Lepoan hartu ta segi aurrera !
1 - Gazte bat lurrean aurkitu dugu
Lore gorriz beterik kolkoa…
Burdinen artetik ihesi dator
Euskal gazteriaren oihua !
Mutilak, eskuak elkar gurutza !
Ekin ta bultza denak batera !
Bidean anaia erortzen bazaik,
Lepoan hartu ta segi aurrera !
2 - Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik
Nor geran, zer geran aitortzeko !
Ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak
Kataiaz loturik ibiltzeko !
Gizonak bagera, jo zagun aurrera,
Gure herriaren jabe egin arte !
Askatasunaren hegal azpian
Kabia egiten ohituak gare !
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu,
Otsoak eskutik hartu gabe !
3 - Arrotzek ezpataz hil nahi ba naute
Izituko gaituztelakoan,
Zutitu ta euskeraz mintzatuko naiz
Nere hiltzailearen aurrean !
Mutilak, ez gero nigarrik egin
Erortzen banaiz gau ilunean,
Izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean…
La Newsletter du Terroir
Abonnez-vous pour recevoir chaque semaine :
- Des chants traditionnels et populaires issus de toutes les régions françaises
- Des histoires captivantes sur notre patrimoine musical et culturel
- Des informations exclusives sur les événements locaux ou l’on chante !
- Des playlists thématiques pour animer vos moments de partage et de convivialité
Retrouvez Lepoan hartu dans les catégories suivantes