1 – Begiak farrez farrez, bihotza nigarrez
Halaxet joaiten nintzan maitia,
Zuganik dolorez…
Ai ai ai…
2 – Xorinoa kaiolan egoiten da triste
Ni ere ez naiz kontsolaturen,
Zu ikusi arte,
Ai ai ai…
3 – Nere maite pollita, zu non zira bizi
Joanden aspaldi, ene maitia,
Ez zaitut ikusi,
Ai ai ai…
4 – Palazio eder bat haitzaren gainian
Ez da euririk sartzen maitia,
Ateri denian
Ai ai ai…
5 – Arrosarikan ez da arantzerik gabe
Ez eta ere amodiorik,
Penarikan gabe
Ai ai ai…










