Paroles de

Ttiki ttikitik

Paroles de

Ttiki ttikitik

Écouter sur :

1 – Ttiki-ttikitik aitak eta amak fraile ninduten aipatu,
bai eta ere, Salamankara, ixtudiante bidal’tu.
Salamankara nindoalarik bidean nuen asmatu
ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu.

2 – Ostatu xume pollit batean gosez gelditu bainitzen
nexka xarmant bat ari zitzaidan mahainean zerbitzatzen;
begia kartsu, ezpaina lore, enekin aise mintzatzen,
aingeru hori, ordu berean, ene bihotzean sartu zen.

3 – Hitz erdi batez maite nuela erran nion belarrira
bainan gaixoa, herabetua, ihesi joan zen kanpora.
“Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura !
Ez da sekulan ene gogotik histuko zure itxura.”

4 – Aita jainkoak egin banindu zeruetako giltzari
azken orenean jakingo nuen atea nori ideki :
lehenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi,
eta azkenean, segeretuan, ene maite pollitari.

À propos

Boutique en ligne

Affichez votre histoire, vos terroirs ! T-shirts marins, sweats scouts, mugs bretons et tote-bags aux refrains mythiques : emportez l’esprit des chants français partout avec vous.

Nos derniers articles