1 – Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.
2 – Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.
3 – Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.
4 – Batek gose diraueno
ez gara gu asetuko
bat iñon loturik deino
ez gara libre izango.
5 – Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltz’ zabaltzen
gizatasunari bidea.
6 – Iñor ez iñor menpekorikan
nor bere buruan jabe
herri guztio bat eginikan
ez gabiltz’ gerorik gabe.









