Aussi connu sous la graphie « Biba Rioxa »
1 – Biba Rioxa, biba Nafarra,
arkume onaren iztarra,
hemen guztiok anaiak gera
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu…
2 – Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari,
gure barrenak berdindurikan
jarriko dira guri-guri.
Glu, glu, glu…
3 – Gure sabela bete behar da
ahal bada gauza onarekin,
dagon lekutik eragin bapo!
Aupa, mutilak, gogoz ekin!
Glu, glu, glu…
4 – Ez ikaratu dagon artean,
jan eta edan gaur gogotik,
hustutzen bada ekarko degu
berriro lehengoko tokitik.
Glu, glu, glu…
5 – Umorea da gauzik onena,
nahigabeak ditu ahaztutzen.
Uju ta aja hasi gaitean
euskal doinuak kantatutzen
Glu, glu, glu… »











